BIDEOA: Karakateko Igoera barrutik

Barren.eus 2018ko aza. 19a, 11:42

Karakateko 25. Igoerako laburpen-bideoa duzue honakoa. Proban parte hartu zuen Arkaitz Iruretak kamera bat eraman zuen soinean eta berak hartutako irudiekin ere osatu dugu bideoa.

Proba gogorra da Karakateko Igoera. Lau kilometro inguruko ibilbidean 700 metro igotzen dituzte parte hartzaileek, Kalegoen plazatik (42 metroko garaieran dago) Karakateko tontorreraino (756 metro).

 Parte hartu izan duen orok ondo ezagutzen du probaren gogortasuna, eta gainerakoek ideia bat egin dezakete orain Arkaitz Iruretak lasterketa barrutik grabatutako irudiak ikusita. Mendiko korrikalariek egiten duten ahaleginaren eta sufrimenduaren lekuko dira irudiok. Iruretak lagun eta lankide du Javi Dominguez mendiko korrikalaria eta Dominguezek babesle duen Garmin etxeak lagatako bideo kamera bat erabili zuen Karakateko Igoeran.

Karakateko igoeraren 25. edizioa jokatu zuten aurreko zapatuan 70 lagunek, eta Iñigo Lariz eta Mayi Mujika elgoibartarrak izan ziren azkarrenak.

•Azken urteetako irabazleak:

∞Lotura duten albisteak:

2018 11 17 karakate igoera elgoibar arkaitz irureta

2018 11 17 karakate igoera elgoibar arkaitz irureta kamera

2018 11 17 karakate igoera elgoibar arkaitz irureta barrutik