Jendetza batu da Skatepark berriaren inaugurazio jaira

Barren.eus 2018ko aza. 17a, 19:08

Basarten eraiki duten Skatepark berria inauguratu dute gaur arratsaldean. Patinete zale asko hurbildu da, parke berria probatzera asko; eta beste hainbat Danny Leon edo Ian Campbell moduko goi mailako patinatzaileen jauzi eta trikimailuak gertutik ikustera.

Skater profesionalak eta afizionatuak elkarrekin ibili dira Basarteko Skatepark-aren inaugurazio jaian. Ian Campbell, Danny Leon eta Queen of Bandals taldeko Mariak, Iraiak eta Ainarak patinete gainean ibiltzeko duten trebezia eta erraztasuna laga dute agerian. Bertako skate zaleak ere ez dira atzean gelditu ordea, eta gaztetxoen artean arrakasta duen kirola dela ikusi da. Ume eta gaztetxo asko azaldu dira inaugurazio jaira euren skate board patineteekin edo scooter patineteekin. 

Danny Leon 23 urteko Madrilgo skater profesionala da eta Munduko Txapelketako probetan parte hartzen du. Ian Campbell donostiarra Euskal Herriko patinatzaile onenetarikoa da. Ianek aita estatubatuarra du eta aitaren eskutik hasi zen patinatzen oraindik ume mokoa zela.

 

2018 11 17 skatepark basarte inaugurazioa elgoibar 1

2018 11 17 skatepark basarte inaugurazioa elgoibar danny leon

2018 11 17 skatepark basarte inaugurazioa elgoibar ian campbell

2018 11 17 skatepark basarte inaugurazioa elgoibar