Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2018 11 17 karakate igoera elgoibar 25 mayi mujika iñigo larizIñigo Lariz eta Mayi Mujika mendi korrikalari elgoibartarrak izan dira azkarrenak Karakateko igoeran. 70 lagunek hartu dute parte Morkaikok antolatzen duen lasterketaren 25. edizioan.

Karakateko igoeran lortu duen seigarren garaipena eskuratu du gaur Iñigo Larizek. Gaurkoarekin hamar alditan korritu du eta sei irabazi ditu (2007koa, 2012tik 2015erakoak eta gaurkoa) . Aurten gainera gogotsu zegoen lasterketen artean kuttunenetarikoa duena jokatzeko, iaz ezin izan baitzuen parte hartu. Ohikoak diren parte hartzaile batzuk falta zirela nabarmendu du amaieran, baina oso pozik zegoen egin duen lasterketarekin. "Berriro karakatera bueltatu eta garaipenarekin... oso oso pozik nago. Lasterkari batzuek falta ziren, Iban Murua eta beste batzuk,  baina hala ere maila handia egon da eta karrera polita izan da", esan du

. 29 minutu eta bost segundoan osatu du igoera. Iban Muruak iaz ezari zuen errekorretik (26:17) urrun dago, baina ibilbidean izan den aldaketa batek izan du eragina aurtengo denboretan. Izan ere, Karakol zubia pasa ostean ezin izan dute Azkuerako bidea menditik egin, etxeak eraikitzeko egiten diharduten obrengatik, eta Institutu paretik igota errepidetik egin dute mendian sartu arteko bidea. Gogora ekarri behar da proba honetan ibilbidea ez dagoela zehaztuta, Karatatera arteko bidea norberak aukeratzen duen bidetik egin daiteke. Larizen atzetik, Gorka De La Horrak lortu du bigarren postua gizonezkoetan, irabazlearengandik minutu eta 25 segundora ikutu du Karakateko tontorreko puntu geodesikoa. Ioriz Condek egin du hirugarren. De La Horragandik sei segundora ailegatu da 30:36ko denbora eginda.

Emakumezkoetan Mayi Mujikak lortu du garaipena eta iazko irabazle Ainhoa Lendinez izan da bigarren. Mujikak 35 minutu eta 48 segundoan osatu du ibilbidea. Lendinezek 37 minutu eta lau segundoan. Naomi Revert sailkatu da hirugarren postuan (41′ 47″).

Aurten Aurpegi Onenaren Saria Mikel Dieguez antxitxikari ondarruarrari eman diote.

2018 11 17 karakateko igoera

2018 11 17 karakate igoera mayi mujika

•Azken urteetako irabazleak:

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza