Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2018 11 08 2017 10 23 pala mistoa elgoibar finalaurdenak kepaKepa Arrizabalagak eta Gorka Lizarraldek osatutako bikotea gomazko paletako Gipuzkoako Txapelketako finalerdiak jokatzeko sailkatu da, bigarren mailan. Lagunak taldeko bikoteak barixaku arratsaldean jokatuko du joaneko partida Ikastolako frontoian.

Arrizabalagak eta Lizarralderik Loiolatarrak taldeko bikotea (Ubeda eta Zumeta) izango dute aurkari, 20:30ean hasiko den finalerdietako partidan. Loiolatarak taldeak kanporatu zuen, hain justu ere, Lagunak 1 bikotea, A. Condek eta B. Arrizabalagak osatutakoa. Donostiaarrek 25 eta 6 irabazi zieten elgoibartarrei final-laurdenetako kanporaketan. Lagunak 2 taldeak, Arrizabalagak eta Lizarraldek, Zestoako bikotea (J.Rodriiguez eta m. Rodriguez) kanporatu zuen final-laurdenetan, 11-25 irabazita. (ikus emaitza guztiak)

Elgoibarko pilotariek partida gehiago ere jokatuko dituzte, barixakuan eta zapatuan, Ikastolako frontoian. Barixakuan 19:00etan hasiko dira partidak. Eskuz banakako lau partida, hain zuzen ere. Zapatuan, 11:00etatik aurrera, bi partida jokatuko dira, eskuz banaka lehena eta palaz bigarrena. Hona neurketak eta ordutegia:

2018 11 08 pilota kartelera elgoibar

∞ Lotura duten albisteak:

GUREAN.EUS

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza