Ainhoa Lendinez eta Igone Camposen ibilerekin hasiko da Morkaikoren mendi emanaldien zikloa

Barren.eus 2018ko urr. 23a, 15:56

Pyrenees Stage Run: Gure mendi bidaia izeneko emanaldia eskainiko dute eguenean (urriak 25) Ainhoa Lendinez elgoibartarrak eta Igone Campos urretxuarrak. Morkaikoren 2018ko Udazkeneko Mendi Emanaldi Zikloko aurrenekoa izango da.

Inazio Berziartua musika eskolako auditoriumean izango da emanaldia, 20:00etan hasita. Ainhoa Lendinezek eta Igone Camposek 240 kilometro eta 15.000 metroko desnibel positiboa duen Pyrenees Stage Run, zazpi etapako lasterketa egin zuten Ekialdeko Pirinioetan.

Lendinezek barren-eus-eko komunitatean eman zuen lasterketako ibileren eta bizipenen berri, egunean eguneko kroniken bidez.

Morkaikoren mendi emanaldien zikloa urriaren 25ean hasiko da eta lau saiok eta Bilbao Mendi Film Festivaleko bost film labur eskainiko dituzten emanaldiak osatzen dute 2018ko Udazkeneko Mendi Emanaldi Zikloaren egitaraua.

 

2018 10 22 U25 Ainhoa Igone morkaiko zikloa elgoibar v1