Unai Loiolak hirugarren egin zuen Euskal Herriko 29. hiru txirlo txapelketako lehen jardunaldian

Barren.eus 2018ko urr. 22a, 12:58

Ziortza Bolibarko Iruzubieta auzoko bolatokian hasi zen Euskal Herriko 29. hiru txirlo txapelketa, zapatuan. Markina Xemeingo 3 Txirlo taldeko Olatz Jimenezek irabazi zuen tiraldia. Unai Loiola elgoibartarrak hirugarren postua lortu zuen eta seigarren egin zuen Anjel Ibarluzeak (irudian).

Iruzubietako bolatokian jokatu zuten Euskal Herriko 29. hiru txirlo txapelketako lehen jardunaldia. 65 bolarik hartu zuten parte eta Olatz Jimenez (MX3T) gailendu zen, zortzi txirlo jota. Bigarren eta hirugarren sailkatuek ere zortzi txirlo jo zituzten. Bigarren egin zuen Garmendipeko Garikoitz Caballerok eta hirugarren San Migel taldeko Unai Loiola elgoibartarrak. Laugarren eta bosgarren Iruzubietako Antonio Ibarluzeak eta Udai Zelaiak egin zuten, biak zazpi txirlorekin. Seigarren San Migel taldeko Anjel Ibarluzea elgoibartarra izan zen, zazpi txirlorekin. 

 • Azken jardunaldia Aiastiako bolatokian

Euskal Herriko 29. hiru txirlo txapelketak lau jardunaldi izango ditu. Hurrengo zapatuan, hilak 27, Bergarako San Joxepe bolatokian izango da bigarren jardunaldia. 17:00etan hasiko da. hirugarren jardualdia Markina-Xemeingo Barinaga auzoan jokatuko da azaroaren 10ean eta azken jardunaldia Elgoibarko Aiastia auzoko bolatokian jokatuko dute azaroaren 17an.

Lehen jardubaldiko argazki-bilduma hemen.

2018 10 20 boloak euskadi iruzubieta olatz jimenez