Espainiako selekzioak Alemaniaren aurka jokatzeko deitu du Julen Urruzola eskubaloi jokalaria

Barren.eus 2018ko urr. 18a, 12:03

Promesa mailako Espainiako eskubaloi selekzioak bi partida jokatuko ditu Alemaniako selekzioaren aurka, azaroaren 14ean eta 15ean, Berlinen. Francisco Marti hautatzaileak 16 jokalari eramango ditu Alemaniara, eta horien artean da Sanloko jokalari Julen Urruzola.

2002 eta 2003 urteetan jaiotako 71 eskubaloi jokalarik hartu zuten parte, irailean, Sierra Nevadan egin zuten kontzentrazio batean eta han ikusitakoarekin osatu dute deialdia Espainiako selekzioko teknikariek. Julen Urruzola elgoibartarrak hartu zuen parte Sierra Nevadako saioan eta erakutsi zuen mailak hautatzailea konbentzitu duela dirudi, Alemaniaren aurka jokatzeko deialdian baitago eskubaloi jokalari elgoibartarra. Urruzolak ezker hegalean jokatzen du eta 201 zentimetro neurtzen ditu. Espainiako taldeak bi partida jokatuko ditu Alemaniaren aurka Berlinen. Azaroaren 11tik 16ra bitartean egongo dira kontzentratuta. Lehenengo Guadalajaran egingo dituzte entrenamendu saioak, eta azaroaren 14an eta 15ean jokatuko dituzte Alemaniaren aurkako partidak. 

 • Eskubaloi entrenatzaile nazional ikastaroa, Elgoibarren
Euskal Eskubaloi Federazioak Entrenatzaile Nazional ikastaroa (EHF-ren Rinck Convention-eko indarrean dagoen III. Maila) antolatuko du Elgoibarren, Espainiako Eskubaloi Federazioaren baimena jaso eta gero. 2019ko udan, uztailean eta abuztuan, emango dute ikastaroa, data zehatzak oraindik zehaztu gabe dauden arren.