Elgoibarko futbolari gazteak Realarekin entrenatzen izan dira

Barren.eus 2018ko urr. 17a, 12:20

Realak C.D. Elgoibar klubeko alebin mailako lau jokalari deitu zituen entrenamendu saioetan parte hartzera.

Markel Gonzalez, Ibon Viña, Asier Etxeberria eta Peru Bereziartua izan ziren Realarekin entrenatu ziren gaztetxoak. Elgoibarko taldeak Realarekin du akordioa sinatuta eta urtero deitzen dituzte nabarmentzen diren jokalari gaztetxoak Realarekin entrenatzera joateko. Kadete mailan diharduten bi jokalari elgoibartar ere badabiltza Realean. Luken Beitia eta Mohammed Gourmat. 

Era berean, kategoria desberdinetako sei jokalari joan dira Elgoibartik C.D. Eibar taldera: Joseba zabala, Andrey Medvid, Gorka Muguerza, Unax Goñi, Iñigo Oteo eta Beñat Herrero. Elgoibarko futbol taldeko arduradunek azaldu dutenez, Eibar, Athleticek edo beste talderen batek C.D. Elgoibarreko jokalari baten inguruko interesa agertuz gero, Realari jakinarazten diote lehenik, bien arteko hitzarmenean jasotakoa betez.