Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 05 12 lagunakpilotaeskolaDuela hainbat hilabete iragarri zuten Lagunak pilota eskolako arduradunek aurtengo ikasturtean utziko dutela pilota eskola eta hasiak zirela errelebo bila. BARREN aldizkarian ere mezu hori berretsi zuten orain bi aste. Bada, agertu da eskolari tira egiteko prest dagoen lagun taldea.

"Lagunak pilota eskolak aurrera egingo du". Berba horietan laburbiltzen da Lagunak eskolako adarra den pala taldeko kideek hartutako erabakia. Erreleborik ezean, pilota eskola bertan behera geratzeko arriskua zegoela-eta, bilera bat egin zuten pala taldean diharduten kideek eta Lagunak kirol-taldea gidatzeko erabaki "sendoa" hartu zuten bilera horretan. Orain, prentsaohar bidez jakinarazi dute hartutako erabakia.

Jakitera eman dutenez, gaur egungo arduradunek pilota eskola erabat uzten dutenean aurkeztuko dituzte euren buruak, eta baita epe laburrera dituzten asmoen berri eman ere.
Ohar hau argitaratuz, pilotazale elgoibartar guztiei jakinarazi nahi diete Lagunak pilota eskolak aurrera egingo duela, "orain arte egin duen moduan eta gure aldetik jar dezakegun indar guztiarekin". Elgoibarko eta inguruko herrietako umeei eta gazteei pilota "bizi" eta kirol honek dituen balioetan "hezteko" aukera ematea dela euren asmoa diote idatzian. Asmo horretan, Elgoibarko Udalaren eta kolaboratzaile pribatuen laguntza ezinbestekoa izango dela diote. Eta itxaopen mezu batekin amaitzen da oharra: "ea denon artean Lagunak eskolak beste 30 urte irautea lortzen dugun".

2015 05 12 lagunakpilotaeskolav1

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza