Eskalada ikastaroa emango dute Olaizagako rokodromoan

Barren.eus 2018ko urr. 13a, 08:58

Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak eskalada ikastaroa antolatu du Olaizaga Kiroldegiko rokodromoan. Izena ematen duten lagunen maila zein den jakiteko eskalada saioa egingo dute astelehenean.

Eskalada ikastaroa adin guztietarako izango dela jakinarazi du kirol patronatuak "haur, nerabe, gazte edo helduei zuzenduta dago". Izena ematen dutenen maila bereizteko probak egingo dituzte rokodromoan bertan, astelehenean (urriak 15), 17:00etatik aurrera. Bakoitzaren maila neurtu eta gero, pareko maila duten eskalatzaileekin taldeak osatuko dituzte eta talde bakoitzak izango duen ordutegia zehaztuko dute. 

Patronatuko abonatuak diren ume, nerabe eta gazteek hileko 32 euro oordaindu beharko dituzte eta abonatuak ez direnek 37 euro hileko. Helduentzako prezioa, berriz, 36 euro hilean izango da abonatuentzako, eta 46 euro hilean abonatu gabe dauden lagunentzako.