Iker Eskibelen hirugarren garaipena jarraian Idotorben, errekorrik gabeko aurrenekoa

Barren.eus 2018ko urr. 12a, 12:22

Hego haizearekin eta tenperatura beroarekin (22 gradu) jokatu da Julian San Juanen Oroimenezko 27. San Pedroko igoera. Iker Eskibel izan da azkarrena gizonezkoetan, hirugarren urtez jarraian. Amaia Urkidi gailendu da emakumezkoetan.

Pilarika Eguna jai-zubian tokatu arren, parte hartze handia izan du aurtengo Idotorbeko igoerak. 58 txirrindularik hartu dute parte (iaz 45 izan ziren) eta, eguraldia lagun, bide bazterretan ere jende asko batu da txirrindulariak animatzera. 

Lehiari dagokionez, probari neurria hartuta diola erakutsi du Iker Eskibelek (Eskoriatza, 1993), eta jarraian lortzen duen hirugarren garaipena lortu du. Aurreko bi garaipenetan (2017an eta 2016an) errekorra ontzea ere lortu zuen baina oraingoan ezin izan du. Egiten zuen haizea eta beroa ez ziren beharbada marka ontzeko baldintza aldekoenak. Hala eta guztiz, ez du marka txarra egin. Hamahiru minutu eta 47 segundoan egin du igoera, errekorretik (13:17) minutu erdira. Azkenengo metroetan lehia polita eskaini duten bi txirrindulari elgoibartarrek osatu dute podiuma. Iban Gonzalezek egin du bigarren (14:00) eta Imanol Alvarez sailkatu da hirugarren postuan (14:08).

 • Quebrantahuesos probako irabazlea nagusi Idotorben
Edizio askotan ez du emakume bakar batek ere parte hartu, baina gaur hiru emakume lehiatu dira. Amaia Urkidi izan da azkarrena, 17 minutu eta 35 segundoko denborarekin. Hala, gertu ibili arren, ez du ondu Maite Maiorak 2016an ezarri zuen errekorra (17:22). Urkidik Quebrantahuesos proba entzutetsua irabazi zuen udan eta iaz ere berak irabazi zuen Sabiñanigoko proba.

Adin tartekako sailkapenetan, Beñat Fernandez izan da onena kadete mailako txirrindularien artean. Jon Ibarluzea izan da aurreneko jubenila eta sailkapen nagusian hirugarren egin duen Imanol Alvarez izan da azkarrena 23 urtez azpikoen kategorian.

Beteranoei dagokionez, hiru sari banatzen ditu Lagun taldea Txirrindulari eskolak. Beterano gazteenen artean Jorge Gonzalez izan da onena, eta Iñigo Ortuoste eta Jon Ortuoste izan dira beste bi sarituak. (*sailkapen osoa beherago duzue)
Sari banaketaren ostean elkarrekin atera dute argazkia parte hartu duten guztiek eta Euskaraldiari babesa emateko ere aprobetxatu dute une hori.

 2018 10 12 idotorbe igoera elgoibar iker eskibel atzetik barren2018 10 12 idotorbe igoera elgoibar amaia urkidi barren

2018 10 12 idotorbe igoera elgoibar euskaraldia barren

2018ko sailkapenak (postua, izena, denbora)

  • 1 IKER ESKIBEL 13:47
  • 2 IBAN GONZALEZ 14:00
  • 3 IMANOL ALVAREZ 14:08
  • 4 PEIO OSORO 14:15
  • 5 AITOR QUINTANA 14:18
  • 6 HASIER MURUA 14:34
  • 7 ERIZ RUIZ 14:42
  • 8 JORGE GONZALEZ 14:51
  • 9 IÑIGO LARIZ 15:02
  • 10 JON IBARLUZEA 15:02
  • 11 XABIER EGAÑA 15:02
  • 12 MIKEL PEREZ DE OBANOS 15:02
  • 13 ANTONIO CID 15:19
  • 14 JOSU URIARTE 15:23
  • 15 JESUS GARCIA 15:31
  • 16 UNAI AMADOR 15:39
  • 17 AITOR MANTEROLA 15:43
  • 18 JAVIER RODRIGUEZ 15:45
  • 19 IÑIGO ORTUOSTE 15:52
  • 20 AZIBAR IRAOLAGOITIA 16:02
  • 21 ALFREDO AMIÑANO 16:02
  • 22 JOSU CHASCO 16:07
  • 23 BEÑAT FERNANDEZ 16:20
  • 24 IKER MAYORA 16:25
  • 25 GORKA AGIRREAZALDEGI 16:36
  • 26 IÑAKI ARREGI 16:36
  • 27 DANIEL PALACIN 16:40
  • 28 ASIER HUERGA 16:40
  • 29 FELIX OIARTZUN 16:52
  • 30 IÑAKI GOROSABEL 16:52
  • 31 JOSE JUAN BARRENETXEA 16:52
  • 32 JOSE MARI FERNANDEZ 17:03
  • 33 JOSE FELIX IGLESIAS 17:28
  • 34 AITOR ARISTONDO 17:35
  • 35 AMAIA URKIDI 17:35
  • 36 ENEKOITZ ELORZA 18:12
  • 37 IGNACIO DIAZ 18:12
  • 38 JOSE MANUEL PINTO 18:19
  • 39 RAUL ALDALUR 18:29
  • 40 TOMAS ARIZAGA 18:29
  • 41 MIKEL FERNANDEZ 18:42
  • 42 JOKIN AMORROSTA 19:19
  • 43 IMANOL IBARGUREN 19:27
  • 44 ANDONI PARRA 19:27
  • 45 JAVIER LIMIA 19:27
  • 46 RAUL SANTAMARTA 19:27
  • 47 LEIRE BALZATEGI 19:27
  • 48 XABIER PEREZ 19:27
  • 49 IGOR AMORROSTA 19:46
  • 50 JON URBIETA 20:08
  • 51 ANTONIO LENDINEZ 20:30
  • 52 IKER MARTINEZ 20:55
  • 53 JOSEBA GONZALEZ 20:55
  • 54 PERU ALBERDI 20:55
  • 55 ANDONI ELGEZU 21:11
  • 56 AINTZANE BARRENA 21:11
  • 57 ZELAI GARCIA 22:31
  • 58 JON ORTUOSTE 22:35

•Azken urteetako irabazleak: