Idotorbeko igoera jokatuko dute txirrindulariek barixakuan

Barren.eus 2018ko urr. 10a, 14:27

Idotorbeko aldapa pikoetan agurtuko dute denboraldia txirrindulariek. Zikloturistentzako Julian San Juanen Oroimenezko 27. San Pedroko igoera jokatuko dute barixakuan, urriak 12.

Irteera 12:00etan izango da Kalegoen plazatik eta 3,8 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute Idotorbe gaineraino.

Iker Eskibelek (Eskoriatza, 1993) dauka probako errekorra: hamahiru minutu eta hamazazpi segundo. Iaz ezarri zuen. Eskibelek irabazi ditu jokatu dituzten azken bi igoerak. 2016an lortu zuen garaipenean Iñigo larizek 2002. urtetik zeukan errekorra ondu zuen, segundo bategatik. Iaz hiru segundu jan zizkion bere markari.

Iaz 45 txirrindularik hartu zuten parte Elgoibarko Lagun Taldea txirrindulari eskolak antolatzen duen igoeran, eta adin guztietakoak gainera, 80 urte dituen Jose Mari Arrazolak ere osatu baitzuen igoera gogorra.

2018 10 10 2017 10 12 san pedro igoera eskibel Elgoibar

•Azken urteetako irabazleak: