Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2018 10 07 ehiza xehea gipuzkoa txap podium elgoibar mendaroElgoibarko eta Mendaroko ehiztariek erakustaldia eman dute 2018ko Gipuzkoako Ehiza Xehe Txapelketan: senior gizonezkoetan Arkaitz Egaña gailendu da eta Carlos Condek egin du bigarren, Leire Egañak lortu du titulua emakumezkoetan eta beteranoetan Mauro Gonzalez mendaroarrak.

Debabarreneko Ehiza Xehe Txapelketako emaitzak errepikatu dira Gipuzkoako txapelketan. Hura moduan, hau ere Zambranako (Araba) El Castillo ehiza barrutian jokatu zuten, atzo. Gipuzkoako herrietako eta bailaretako txapelketak ere leku berean jokatzen dituzte ehiztariek.

Senior gizonezkoetan Arkaitz Egañak irabazi zuen txapelketa, 9 eper, faisai bat eta 3 galeper ehizatuta. Bigarren sailkatuak baino 2.000 puntu gehiago lortu zituen Egañak. Iazko Gipuzkoako txapeldun Carlos Conde elgoibartarra sailkatu zen bigarren postuan, 6 eper eta 2 galeper ehizatuta. La Union elkarteko bi ehiztarien atzetik sailkatu zen Aiako Larra-Txori elkarteko Iñigo Azpiroz, 6 eper eta galeper batekin. La Union elkarteko beste ordezkari bat ere izan zen lehian, David Conde, hain justu ere. Carlosen anaia 21. postuan sailkatu zen.

 • Leire Egañak erakustaldia
Anaiaren antzera, alde handiarekin gailendu zen Leire Egaña emakumezkoetan. Zazpi eper, faisai bat eta galeper bat ehizatu zituen. Tolosa ehiza taldeko Maria Jose Carreterok eskuratu zuen bigarren postua, eper bat eta txakurrak jasotako galeper bat aurkeztuta. Modes Iraolak egin zuen hirugarren (eper bat).
Ehiztari beteranoen artean, Kilimon Zahar elkarteko Mauro Gonzalez mendaroarrak irabazi zuen Gipuzkoako txapelketa. Sei eper ehizatu zituen. La Union elkarteko Joxe Mari Egañak hirugarren egin zuen bost eper ehizatuta. Hamahiru lagun lehiatu ziren beteranoen mailan.
Azkenik, juniorretan, Hondarribiako Azeri elkarteko Unai Goikoetxea izan zen onena.

ehiza gipuzkoa txapelketa arkaitz leire egaa txakurregaz elgoibar

2018 10 08 ehiza gipuzkoa txapelketa egaatarrak elgoibar

∞Lotura duten albisteak

GUREAN.EUS

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza