Emakumez eta gizonez osatutako giza taldeak lehiatu ziren Angiozarko plazan, joan den zapatuan. Mendaroko Tope Natxiok Kirol Klubeko taldea irten zen lehena plazara eta 60 plaza egin zituen 500 kiloko harriarekin. Angiozarreko taldeak 52 plaza egin zituen. Elkarren aurka lehian aritu ostean, elkarrekin bazkaldu zuten denek, "giro onean", Angiozarko auzotarrek 200 lagunentzako prestatu baitzuten paella eta sahieski jana, San Migel jaien barruan.