Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

iaff egutegian 2018 01 14 mugertza krosa elgoibar barega kiplimoMugertza krosa IAAFeko maila nagusian izango da 2019an ere, Nazioarteko Atletismo Federazioak jakitera eman duen kros lasterketen egutegian ageri baita Elgoibarko krosa.

Nazioarteko Atletismo Federazioak (IAAF) 2015ean sartu zuen estreinakoz maila nagusian Elgoibarko Juan Mugertza Nazioarteko Krosa. 2016an eta 2018an ere -75. urteurrena ospatu zuen edizioan-, IAAF kategoriari eutsi zion krosak. 

IAAFek jakinarazi duenez, bederatzi lasterketek osatuko dute maila nagusiko krosen egutegia 2018-2019 denboraldian, eta horien artean izango da Mugertza krosa. 2019ko urtarrilaren 13an jokatuko da 76. Mugertza krosa. Gainera, bi urtean behin jokatzen den Munduko Kros Txapelketa jokatuko da 2019ko martxoaren 30ean Danimarkako Aarhus hirian. Hala, txapelketa prestatzen ari diren antxitxikariak ikusteko aukera izango da Elgoibarren.

Era berean, Elgoibartik pasa diren antxitxikariak protagonista izaten ari dira mundu mailan. 2004ko Mugertza krosean txapeldunorde izan zen Eliud Kipchoge kenyarrak minutu eta hemezortzi segundo ondu berri du maratoiko munduko marka, Berlinen: 2.01.39. Rio de Janeiroko (Brasil) Olinpiar Jokoetan urrea irabazi zuen Kipchogek. Iaz Mintxetan gailendu zen Selemon Barega ere ari da zeresana ematen. 18 urteko etiopiar gazteak sekulako marka (12:43) lortu zuen Bruselan korritu zuen 5.000 metroko lasterketan. Diamond League entzutetsuko proba irabazteaz gainera, distantzia honetako historiako laugarren markarik onena egin zuen. Elgoibarko krosa irabaztea zer den badakien beste atleta batek dauka munduko errekorra, 12:37.35: Kenenisa Bekelek. 2004an egin zuen errekorra Bekelek, Elgoibarren irabazi eta urtebetera.

IAAF kategoriako kros egutegia 2018-2019

  1. Azaroak 11 – Atapuercako krosa (Burgos, Espainia)
  2. Azaroak 18 – Soriako Nazioarteko Krosa (Soria, Espainia)
  3. Azaroak 25 – Konstituzioko Nazioarteko krosa (Alcobenas, Espainia)
  4. Urtarrilak 6 – Campaccioko Nazoarteko Krosa (San Giorgio su Legnano, Italia)
  5. Urtarrilak 13 – Juan Muguerza Nazioarteko Krosa (Elgoibar, Euskal Herria)
  6. Urtarrilak 19 – Ipar Irlandako Nazioarteko Krosa (Belfast, Britainia Handia)
  7. Urtarrilak 20 – Italicako Nazioarteko Krosa (Sevilla, Espainia)
  8. Urtarrilak 27 – Cinque Mulini krosa (San Vittore Olona, Italia)
  9. Urtarrilak 3 – Almond Blossom krosa (Albufeira, Portugal)

Lotura duten albisteak:

Lehiaketa 2018

GUREAN.EUS

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza