Sanloren garagardo azoka egingo dute Maalan, eguenetik domekara bitartean

Barren.eus 2018ko ira. 12a, 11:38

Eguenean, irailaren 13an, hasiko da SanloBeer garagardo festa Maalako parkean. Jan edanaz gainera, zuzeneko musika emanaldiek, bingoak edo dantzaldiek girotuko dute garagardo azoka, domekara bitartean.

SanloBeer garagardo festa antolatuko du Sanlo eskubaloi taldeak, seigarren urtez. Aurten ere Maalako parkean izango da, irailaren 13tik 16ra bitartean. Eguenean (irailak 14) irekiko ditu ateak Sanloren garagardo festak. 18:30ean izango da inaugurazioa. Garagardoaz (Keler, Free Damm, Bock Damm, Oro Bilbao, Estrella Damm, Radeberger, eta Pabsr Blue Ribbon) gainera, egunero ukondoa, saltxitxak, patata purea, oilaskoa eta patata frijituak eskainiko dituztela jakinarazi dute. Azken egunean, domekan, paella erraldoia prestatuko dute. Jan edanaz gainera, zuzeneko musika emanaldiek, bingoak edo dantzaldiek girotuko dute karpako giroa. Ikus hemen 2017ko Sanlobeer fest azokako hainbat irudi.

• Egitaraua:

Irailak 13, eguena:

  • 18:30 Azokaren inaugurazioa
  • 19:00 Irekiera
  • 19:00 - 21:00 Pintxo potea (ganbak)
  • 21:30 Musika emanaldia

Irailak 14, barixakua:

  • 18:00 Karparen Irekiera
  • 19:00 - 21:00 Pintxo potea (ganbak)
  • 23:00 - 01:00 Musika zuzenean ZZTorpes Eibarko taldearekin, (ZZ TOP taldearen kantuak joko dituzte).
  • 00:00 Bingo solidarioa
  • 1:00 Dantzaldia

Irailak 15, zapatua:

  • 12:00 Karparen Irekiera
  • 12:00 - 14:30 Pintxo potea (Mejiloiak tomatearekin)
  • 23:00-01:00 Musika emanaldia zuzenean Melissa And The Jacks taldearekin.
  • 00:00 Bingo solidarioa
  • 01:00 Dantzaldia

Irailak 16, domeka:

  • 12:00 Karparen Irekiera
  • 14:30 Paella jan erraldoia
  • 17:30 Festaren amaiera

2018 09 11 sanlo garagardo azola elgoibar zztorpes

2018 09 11 2017 09 14 sanlobeerfest elgoibar paella v1