Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2018 09 11 mintxeta atletismo denboraldia hasi elgoibar 2Mintxeta Atletismo taldeko kideek aste honetan hasi dituzte 2018-2019 denboraldiko entrenamenduak. Era berean, taldera batu nahi dutenek orain dute aukera.

Atletismo taldekoen entrenamenduak astelehenetan, eguaztenetan eta barixakuetan izango dira, 18:30etik 20:00etara, Mintxetan. Zortzi urtetik hasi eta senior-promesa mailara arteko atletek dihardute Mintxeta Atletismo Taldean. Taldeko kide izan nahi dutenek Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbidera idatzi behar dute edo 630 291 758 telefono zenbakira deitu, eta Danigatik galdetu. 

Lasterketen egutegi bat daukate Mintxetakoek, ia igandero lasterketetan parte hartzeko aukera ematen duena. Hala ere, ez da derrigorrezkoa lehiaketetan parte hartzea. Mintxeta Atletismo Taldera batzen diren lagunek Mintxeta kirol gunera sartzeko aukera, eskolarteko kirol asegurua eta klubaren kirol arropa eskuratuko dituzte. Klubeko fitxa lortzeko %50eko beherapenak ere eskaintzen dituzte familia bereko bi kide edo gehiagok izena ematen badute.

2018 09 08 mintxeta atletismo elgoibar entrenamendua

2018 09 08 mintxeta atletismo elgoibar entrenamendua 1

2018 09 11 mintxeta atletismo denboraldia hasi elgoibar ekipazioa

GUREAN.EUS

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza