Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2018 09 09 elgoibar hiria eskubaloia sanlo vs usurbil imh golaUsurbilgo eskubaloi taldea da estreinako irabazlea Sanlok kadete mailako eskubaloi taldeentzako antolatu duen lehendabiziko Elgoibar Hiria Txapelketan. Elgoibarko taldeak hirugarren postua eskuratu du.

Harrobiarekin lanean diharduten hiru eskubaloi talde gonbidatu ditu Sanlok Elgoibar Hiria eskubaloi txapelketako lehen edizioan lehiatzera. Zumaia, Iruñea eta Usurbilgo kadete mutilen taldeak aritu dira lehian, atzo eta gaur, IMH Kiroldegian. Etxeko taldeak eta usurbildarrek jokatu dute azken partida, gaur eguerdian, eta Usurbilgo taldeak 21-31 irabazi du partida, eta honenbestez baita txapelketa ere, jokatutako hiru partidak irabazi dituztelako. Zumaiako Pulpo taldea sailkatu da bigarren postuan, bi partida irabazita. Sanloko taldeak hirugarren egin du, partida bat irabazi eta bi galduta. Iruñeako Anaitasuna taldeak itxi du sailkapena, partida guztiak galduta.

Txapelketako jokalari onenaren saria Usurbil taldeko Jon Mikel Elexperi eman diote eta Pulpo taldeko Aratz Arrietak jaso du atezain onenaren saria.

  Elgoibar Hiria txapelketako emaitzak

  • ELGOIBAR 17 -PULPO 28
  • USURBIL 43 -ANAITASUNA 21
  • ELGOIBAR 31 -ANAITASUNA 26
  • PULPO 27 -USURBIL 38
  • PULPO 34 -ANAITASUNA 25
  • ELGOIBAR 21 -USURBIL 31

2018 09 09 elgoibar hiria eskubaloia sanlo vs usurbil imh danak

2018 09 09 elgoibar hiria eskubaloia sanlo vs usurbil imh goitik

2018 09 09 elgoibar hiria eskubaloia sanlo vs usurbil imh

2018 09 09 elgoibar hiria eskubaloia sanlo vs usurbil imh jauzia2

2018 09 09 elgoibar hiria eskubaloia sanlo vs usurbil imh pasea

elgoibar hiria eskubaloia sanlo vs usurbil imh jauzia3

elgoibar hiria eskubaloia sanlo vs usurbil imh jauzia

2018 09 09 elgoibar hiria eskubaloia sanlo vs usurbil imh hegaletik2

2018 09 09 elgoibar hiria eskubaloia sanlo vs usurbil imh hegaletik

elgoibar hiria eskubaloia sanlo vs usurbil imh 2

2018 09 09 elgoibar hiria eskubaloia sanlo vs usurbil imh borroka

elgoibar hiria eskubaloia sanlo vs usurbil imh 1

2018 09 09 elgoibar hiria eskubaloia sanlo vs usurbil imh kiroltasuna

2018 09 09 elgoibar hiria eskubaloia sanlo vs usurbil imh kiroltasuna2

2018 09 09 elgoibar hiria eskubaloia sanlo vs usurbil imh atezain onena

2018 09 09 elgoibar hiria eskubaloia sanlo vs usurbil imh jokalari onena

2018 09 09 elgoibar hiria eskubaloia sanlo vs usurbil imh txap

Lehiaketa 2018

GUREAN.EUS

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza