Kadete mutilen lau talde lehiatuko dira lehendabiziko Elgoibar Hiria eskubaloi txapelketan: Sanlo (Elgoibar), Pulpo (Zumaia), Usurbil eta Anaitasuna (Iruña). IMH kiroldegian jokatuko dituzte partidak zapatuan eta domekan (beherago dituzue partiden ordutegiak). "Helburu nagusia da harrobiari indarra eta ikusgarritasuna ematea, gehienetan nagusien taldeak baitira protagonista", azaldu dute Sanlotik txapelketa antolatzeko arrazoien inguruan. Era berean, ikusleek Euskal Herriko eskubaloi harrobien mailaz gozatzea dela bigarren helburua zehaztu dute.
Elkarren aurka jokatuko dute lau taldeek bi egunez eta ordutegia jarraian datorren hau izango da:
LARUNBATA:
- 10:00 – ELGOIBAR-PULPO
- 12:00 – USURBIL-ANAITASUNA
- 16:30 – ELGOIBAR-ANAITASUNA
- 18:30 – PULPO-USURBIL
IGANDEA:
- 10:00 – PULPO-ANAITASUNA
- 12:00 – ELGOIBAR-USURBIL