Elgoibar Sasoian orientazio zerbitzua martxan da berriro abuztuko etenaldia eta gero

Barren.eus 2018ko ira. 4a, 17:23

Abuztuko etenaldiaren ostean, berriro martxan da Elgoibar Sasoian Jarduera Fisikorako Orientazio Zerbitzua.

Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak herritarrei jakinarazi die abian dela Elgoibar Sasoian zerbitzua. Orientazio zerbitzuak jarduera fisikoa era sistematizatuan eta kontrolatuan egiten laguntzeko helburua duela gogora ekarri dute. Horretarako, jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko profesional tituludun baten babesa izango du erabiltzaileak. Orientatzaileak erabiltzailearen premiak eta zaletasunak kontuan hartuta, jarduera egokienak zein diren identifikatuko ditu eta programa pertsonalizatu bat proposatuko dio erabiltzaileari. Horrez gainera, elkarrekin zehaztu dituzuen helburuen betetze mailaren jarraipena egingo du.

Javier Fernandez elgoibartarra da zerbitzuaren arduraduna eta elgoibarsasoian@elgoibar.eus da berarekin harremanetan jartzeko e-posta helbidea. Telefonoz ere eska daiteke hitzordua, honako zenbakiotan: 943 744 415 (Olaizaga kiroldegia) eta 943747 356 (Mintxeta).

"Jarduera fisiko nahikoa egiten ez baduzu, jarduera zure kabuz erregulartasunez egiteko ohitura hartzen lagunduko dizu. Jarduera fisikoa erregulartasunez egiteak onura ugari dakarzkio osasunari. Horretaz gain, patologia askori aurre egiteko eraginkorra dela egiaztatu da, hala nola, hipertentsioari, diabetesari, hiperkolesterolemiari edo depresioari. Jarduera fisikoak zoriontsuago izaten laguntzen digu", diote arduradunek zerbitzuari buruz.
Ordutegia honakoa da:

  • ASTELEHENA: 17-18 eta 20-21 Mintxetan.
  • ASTEARTEA: 10:30-12:30 Olaizagan.
  • OSTEGUNA: 10:30-12:30 Mintxetan.

Lotura duten albisteak: