C.D. Elgoibarrek eta Realak antolatutako futbol Campusean hartu dute parte hainbat neskek

Barren.eus 2018ko ira. 4a, 15:55

Iaz hasitako bidetik, neskak futbolera erakartzeko Futbol Campusa antolatu dute aurten ere C.D. Elgoibarrek eta Realak elkarlanean, Udalaren laguntzarekin. Futbolari gazteek Realeko arduradunek gidatutako entrenamendu saioetan hartu dute parte, gaur goizean, Mintxetan.

GarbiƱe Etxeberria (Hernani, 1967), Realeko emakumeen futbol alorreko koordinatzaileak eta Aintzane Encinas (Donostia, 1988) Realeko futbol jokalari ohiak gidatu dituzte Mintxetan eskaini dituzten entrenamendu saioak, Realeko beste hiru teknikariren laguntzarekin.

C.D. Elgoibarreko presidente Jon Basurtok gogora ekarri duenez, nesken futbola sustatzea da C.D. Elgoibarren helburuetako bat, eta asmo hori Realak Gipuzkoako gazteen artean futbola sustatzeko duen egitasmoarekin bateragarria denez, bi klubek indarrak batu dituzte.

Bi taldeek iaz egin zuten estreinakoz elkarrekin neskentzako futbol campusa. Hona iazko saioaren bideoa.

2019 09 04 futbol campusa cd elgoibar reala neskak jokoan

2019 09 04 futbol campusa cd elgoibar reala neskak jokoan2

2019 09 04 futbol campusa cd elgoibar reala neskak

2019 09 04 futbol campusa cd elgoibar reala neskak mintxeta