Alcortak garaipena San Bartolome eskubaloi txapelketan, eta porrota Kopan

Barren.eus 2018ko ira. 4a, 13:12

Alcorta Forging Group Sanloko senior mutilen taldeak bi partida jokatu zituen asteburuan. Batean irabazi eta bestean galdu egin zuen.

San Bartolome Eskubaloi Txapelketaren 16. ekitaldia jokatu zuten zapatuan Olaizaga kiroldegian. Etxeko taldeak, Alcorta Forging Groupek, Aviron Bayonnais taldea izan zuen aurkari. Elgoibartarrek 26-21 irabazi zieten lapurtarrei. (*Ikus hemen Iñaki Aragonek ateratako partidako argazkiak)

Gojko Vucinicek entrenatutako mutilek lehen partida ofiziala jokatu zuten hurrengo egunean, domekan. Euskadiko Kopako estreinako partidan Donostiako Egia taldearen bisita jaso zuten elgoibartarrek, eta ezin izan zuten garaipena lortu. Egiak 17-20 irabazi zuen partida. Ligaxka eran jokatzen dihardute Euskadiko Kopako lehen fasea, bi multzotan banatuta. Alcortak zapatuan, irailaren 8an, jokatuko du Kopako hurrengo partida, hori ere etxean. 13:00etan hasiko da Olaizaga kiroldegian Tolosaren aurka jokatuko duten partida. Gaur (irailak 5) arratsaldean ere jokatuko du Alcortak lagunarteko partida bat Olaizagan, 20:30etik aurrera, Aloña Mendiren aurka.

alcorta sanlo elgoibar aviron baiona iñaki aragon

2018 09 01 alcorta sanlo elgoibar aviron baiona iñaki aragon sariak