Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2018 07 27 etxaniz memoriala txirrindularitza 2017 helmuga elgoibar 1Urtero moduan, San Bartolome Bezpera Egunean, abuztuaren 23an, jokatuko da Gure Bide elkarteak antolatzen duen Etxaniz memoriala txirrindulari lasterketa. Euskadiko Txirrindularitza Federazioak antolatutako VI. Udako Kriteriumeko lehen lasterketa izango da.

23 urtez azpiko txirrindulari afizionatu onenak batuko dira, beste behin ere, Elgoibarren, abuztuaren 23an. Gure Bide elkarteak antolatzen duen Etxaniz memorialaren 72. ekitaldia jokatuko dute aurten. Txirrindulariek 112 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute (ibilbidea eta ordutegia beherago). Euskadiko Txirrindularitza Federazioak antolatzen duen Euskaldun Txapelketako proba izango da Elgoibarkoa eta Udako Kriteriumeko lehen proba puntuagarria ere bai. Aurten hiru probek osatzen dute 6. Udako Kriteriuma Abuztuaren 24an jokatuko dute bigarrena Gernikan, eta Zegaman korrituko dute kriteriumeko azken lasterketa, abuztuaren 26an.

• Israeldar bat nagusi iaz
Iaz, Ampo taldeko Omer Goldstein txirrindulari israeldarrak irabazi zuen Etxaniz memoriala. Bost lagun ailegatu ziren ihes eginda Urruzuno kaleko helmugara eta Goldstein izan zen azkarrena esprintean. Sergio Samitier (Lizarte) aragoiarra sailkatu zen bigarren postuan eta Edu Llacer (Aldro Team) igo zen podiumeko hirugarren koskara.

Etxaniz memoriala irabazi dutenen artean, izen handiko txirrindulariak aurki daitezke, profesionaletan ibilbide oparoa izan dutenak asko: Jose Manuel Lasa (1959ko Etxaniz memoriala irabazi zuen), Txomin Perurena (1965), Jokin Mujika (1980), Alberto Leanizbarrutia (1982), David Etxebarria (1993), Roberto Heras (1994), Unai Osa (1995), Samuel Sanchez (1998 eta 1999), Luis Leon Sanhez (2002), Jesus Herrada (2010). Palmares osoa beheko orudian klik eginda.

2018 07 25 etxaniz memoriala txirrindularitza elgoibar ibilbidea palmaresa

2018 07 25 etxaniz memoriala txirrindularitza elgoibar ibilbidea

 

 

BARREN 25 urte

BARREN 25 urte

GUREAN.EUS

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza