Javier Pedro Fernandezen argazki batek irabazi du Elgoibarko Kirol Argazki Lehiaketa, bigarren urtez jarraian

Barren.eus 2018ko uzt. 26a, 09:07

Javier Pedro Fernandez Ferreras argazkilariaren Jan izeneko argazkiak irabazi du sari nagusia Elgoibarko 13. Kirol Argazkien Lehiaketan.

Elgoibarko Udaleko Haur eta Gazteen Sustapeneko Sailak eta Kirol Patronatuak, Ongarri argazkilari elkartearekin lankidetzan, antolatzen dute profesional zein zaleek parte hartu dezaketen Kirol Argazkien Lehiaketa. Aurten, 13. ekitaldian, 55 lan aurkeztu dituzte lehiaketara. Sei sari banatu ohi ditu epaimahaiak, baina aurten lau argazki bakarrik saritzea erabaki dute. Aurkeztutako argazki guztiak aztertuta, epaimahaiak erabaki du nerabeen kategorian aurkeztutakoak ez direla "gutxieneko kalitatera iritsi", beraz, ez dago saridunik. Halaber, Gazteen atalean lehen saria eman dute, baina bigarrena hutsik gelditu da.

• Javier Pedro Fernandez irabazle, hirugarrengoz

Javier Pedro Fernandez Ferreras argazkilariak aurkeztutako Jan argazkia saritu dute sari nagusiarekin. 300 euro poltsikoratuko ditu. Iaz ere Fernandezen argazki batek irabazi zuen lehiaketa hau, Sumoari buruzko argazki batekin. Eta 2013ko edizioa ere irabazi zuen, Yergan argazkiarekin. Fernandez Argentinako Lanus hirian jaio zen, baina urtebete zuenean Barakaldora etorri zen bizitzera bere familia eta Berangon bizi da egun. Makina bat sari irabazi ditu argazki lehiaketetan, nazioartean ere bai. Bere web orria: javierferreras.wix.com/foto

Bigarren saria (200 euro) Javier Colmenero Aguiar argazkilari eibartarraren Surf izeneko argazkiak jaso du. (Colmeneroren web orria: fotonatura.org)
Gazteentzako sariei (18-30 urte bitartean) dagokionez, Mikel Taboada Blanco ermuarrak aurkeztutako Amets baten bila izeneko argazkiak jaso du lehen saria (300 euro).
Herriko Saria Sara Beristain Cerrejonek irabazi du Keep doing izeneko argazkiarekin.

• Sari banaketa eta erakusketa
Sari banaketa ekitaldia abuztuaren 22an egingo dute Kultur Etxean, 19:30ean. Era berean, lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak ikusgai egongo dira abuztuaren 22tik irailaren 1era bitartean, Elgoibarko Kultur Etxean, 18:30etik 20:30era bitartean (abuztuaren 25ean eta 26an itxita egongo da erakusketa)

Azken edizioetako irabazleak:

2018 07 23 kirol argazki lehia elgoibar 2saria javier colmenero

2018 07 23 kirol argazki lehia elgoibar gazteen saria mike taboad blanco

2018 07 23 kirol argazki lehia herriko saria sara beristain