Olaso taldeak irabazi du Txarriduna Cup7 txapelketaren estreinako edizioa

Barren.eus 2018ko uzt. 14a, 16:13

Txarriduna Cup 7 Futbol Txapelketa antolatu dute herriko zenbait gazteren ekimenez, Bailarako Futbol 7 Txapelketa ez zutela antolatuko jakin eta gero. Gaur goizean jokatu dute finala Mintxetan, eta Olaso taldea gailendu da.

Olasok 4-1 irabazi dio finalean Jaujar taldeari. Bailarako Futbol Txapelketa bi aldiz irabazi zuen Olasok, 2014koa lehenik eta 2016koa gero, amaierara arte iritsi zen azkenengoa, alegia. Iazkoa bertan behera laga zuten, jokalari batek Aritz Iriondo epaile elgoibartarrari eginiko erasoaren ostean.

Gaur jokatu duten I. Txarriduna Cup7 txapelketako finalean, Olasok nagusitasunez lortu dute garaipena. Talde irabazleak 200 euroko saria jaso du saritzat eta taldekide guztientzako afaria Txarridunan. Txapeldunordeak ere ez dira sari gabe gelditu, taldekide guztientzako Txarridunak eskainitako afaria jaso baitute Jaujar taldekoek ere.
Finala amaitu ostean, Maalako parkera jaitsi dira guztiak, txapelketan parte hartu duten hamabi taldeetako jokalariek elkarrekin bazkaldu baitute bertan.

2018 07 14 futbol7 txarriduna cup 2 taldeak

2018 07 14 futbol7 txarriduna cup 2 olaso txap

2018 07 14 futbol7 txarriduna cup 2 jaujar orde

∞Lotura duten albisteak: