Lagun Taldea txirrindulari eskolak bizikleta zaletasuna sustatzeko asmoarekin antolatu zuen iaz, estreinakoz, Bizikleta Festa. Eguraldi hotz eta euritsua egin zuen duela urtebete egin zuten lehendabiziko Bizokleta Festan, eta antolatzaileek nahi baino lagun gutxiago batu ziren. Iaz moduan, Sallobentera bizikleta irteera egingo dute lehenik, 10:30ean, Kalegoen plazatik abiatuta. Adin guztietako txirrinduzaleek parte hartu dezaketela nabarmendu dute antolatzaileek.
Sallobentetik itzulitakoan, antolatzaileek prestatutako jolasetan eta ginkanan parte hartu ahal izango dute 6 eta 14 urte bitarteko umeek. 11:30etik 13:00etara izango da Kalegoen Plazan (euria egingo balu Maalan). Elgoibarko Lagun Taldeakoek ohartarazi dute kaskoa erabiltzea derrigorrezkoa izango dela. Ez dago izena eman beharrik.