Eibarko Orbea kiroldegiko igerilekua erabiltzeko aukera izango dute Udal Kirol Patronatuko abonatuek

Barren.eus 2018ko uzt. 10a, 09:36

Olaizaga kiroldegia itxita egongo da abuztuan, instalazioen urteko mantentze eta garbiketa lanak egingo baititu Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak. Olaizaga itxita dagoen bitartean, patronatuko abonatuek Eibarko Orbea Kiroldegiko igerilekua erabili ahal izango dute aurten ere.

Eibarko Orbea kiroldegiko igerilekua erabili ahal izateko, interesatuek NANarekin batera, bazkidetza egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko dute. Agiri hori Olaizaga Kiroldegiko edo Mintxetako harreran jaso beharko dute hila bukatu baino lehenago. Era berean, Elgoibarko eta Eibarko udal kirol patronatuek berritu duten lankidetza akordioari esker, Eibarko Udal Patronatuko abonatuek Mintxetako igerilekuak erabiltzeko aukera izango dute abuztuan.

Orbea Kiroldegiko igerilekuak honako ordutegia izango du abuztuan:

  • Astelehenetik barixakura: 09:00-13:00 eta 16:00-19:00
  • Zapatuetan: 09:00-13:00
  • Domeka eta jaiegunetan, itxita.