Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 05 04 futbol72014finalaMaiatzaren 30ean hasiko da XVIII. Bailarako Futbol 7 txapelketa, eta maiatzaren 22ra arte egin daiteke izen-ematea, Olaizaga edo Ipurua kirodegietan.

Elgoibarko eta Eibarko Udal Kirol Patronatuek antolatzen duten bailarako Futbol 7 txapelketaren 18. edizioa abian da. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, hogei taldek eman ahal izango dute izena. Interesatuek Elgoibarko Olaizaga edo Eibarko Ipuruan kiroldegietan egin dezakete izen-ematea, 80 euro ordainduta. 1999 urtean edo lehenago jaiotako gazteek parte har dezakete txapelketan. Maiatzaren 30ean jokatuko dira lehen partidak eta, eta final handia, berriz, uztailaren 22an jokatuko da.

Elgoibarko Mas que Olaso eta Mendaroko Kili Rangers taldeek jokatu zuten iaz txapelketako finala Mintxetan. Partida orekatu baten ostean, 2-1 irabazi zuten elgoibartarrek.

•Azken urteetako irabazleak:

  • 
2008: Buztangorriak
  • 2009: EGS
  • 2010: La Naranja Mekanika
  • 2011: EGS
  • 2012: La Naranja Mekanika
  • 2013: EGS
  • 2014 Mas Que Olaso

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza