Sigmako Pilota Txapelketako finalerdiak, zapatuan

Barren.eus 2018ko uzt. 5a, 07:47

Urtebeteko etenaren ostean, Sigmako Pilota Txapelketa antolatu du berriro Eulogio Estarta Elkarteak. Lau bikote aritu dira lehian Lehen Mailan eta beste lau bikote beteranoetan.

Joan den zapatuan, ekainaren 30ean, jokatu zituzten finalerdiak. Beteranoen arteko neurketan Madariagak eta Felixek 22-15 irabazi zieten Kortaberriari eta Esnaolari. Lehen Mailako finalerdian, berriz, Egañak eta Astigarragak osatutako bikoteak 22-15 irabazi zieten Rojori eta Valles-i.

Datorren zapatuan, uztailaren 7an, Lehen Mailako bigarren finalerdia jokatuko dute Igor eta Iker Txurruka anaiek Porturen eta Agirrebeñaren aurka, 21:00etan hasita, Sigmako frontoian. Beteranoetako bigarren finalerdia ekainaren 22an jokatu zuten eta Telleriak eta Berazak lortu zuten finalerako sailkatzea. Finalak uztailaren 14an jokatuko dituzte.

Ia 40 urtean egin den pilota txapelketa eta Sigmako jaiak ez antolatzea erabaki zuten iaz auzotarrek eta Eulogio Estarta Elkarteko kideek, antolakuntza lanetan aritzeko prestutasun gutxi eta lagun nahikorik ez zegoela-eta.

∞Lotura duten albisteak: