Mendaroko Txirrindulari Elkarteak antolatzen du urtero junior mailako txirrindularientzako lasterketa hau, eta guztira, 85 bat kilometroko ibilbidea egin behar izaten dute txirrindulariek, bi aldiz Osintxuraino joan eta beste birritan Kalbarioko gaina igoz. 16:00etan hasiko da lasterketa Kilimon etorbidetik.
Iaz jokatu zuten lasterketan amaiera estua izan zuen probak, eta Aitor LarraƱaga (Victor Alvarez Construcciones) txirrindularia gailendu zen esprintean, aita mendaroarrea duen txirrindulari donostiarra, hain zuzen ere. Elgoibarko Ciclos Iturriagako Ion Ibarluzeak bosgarren postua eskuratu zuen lasterketa aparta egin eta gero.