Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2018 06 29 nahaste borraste elgoibar lariz zakuagazIñigo Larizek zortzigarren garaipena lortu du gaur Nahaste Borraste proban, jarraian lortzen duen hirugarrena. Ainhoa Lendinezek dozena bat garaipen ditu gaurkoarekin.

Nahaste Borraste proba herrikoiaren 34. ekinaldia jokatu da gaur Elgoibarko kaleetan. Guztira 36 lagunek hartu dute parte, tartean emakume bakarrak. 

Alkoholaren eraginpean zihoan gidari batek harrapatuta hil diren Villabonako andre-gizonak gogoan izan ditu Kimetz elkarteak probaren hasieran eta minutu bateko isilunea egin dute irteera eman aurretik. Gero bizikleta probari ekin diote parte hartzaileek Kalegoen plazatik. Iñigo Lariz izan da berriro plazara ailegatzen lehena, alde nabarmenarekin. Gorka Gonzalezek amaitu ditu bizikletako lanak bigarren postuan eta Asier Basurto ailegatu da hirugarren postuan. Zakua bizkarrean hartuta egin beharreko zatian eta saltakako azken proban aurkariekiko aldea gizendu du Larizek eta kale oso bateko aldearekin gurutzatu du helmugako marra. Zortzigarrengoz irabazi du Nahaste Borraste. Hamazortzi minutu eta 25 segundoan osatu du ibilbidea.Jon Larrañaga mendaroarra sailkatu da bigarren postuan (19:12), atzetik aurrera eginez, seigarren postuan hasi baitu zakuaren proba. Gorka Gonzalezek egin du hirugarren (19:35). 

Emakumezkoetan Ainhoa Lendinezek irabazi du proba 21 minutu eta 29 egundoko denbora eginda.

Azken urteetako irabazleak:

2018 06 29 nahaste borraste elgoibar lendinez

2018 06 29 nahaste borraste elgoibar kalegoen j larra

2018 06 29 nahaste borraste elgoibar zakuagaz

2018 06 29 nahaste borraste elgoibar lehia errosarion

2018 06 29 nahaste borraste elgoibar 1b

2018 06 29 nahaste borraste elgoibar amaieran danak

Elgoibarko berbetia

San Bartolomeak 2019

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza