Bi kilometro eta seireun metroko ibilbidean 900 metro igo dituzte Fuente De-ko Kilometro bertikalaren 9. ekitaldian parte hartu duten 300 lagunek. Malda pikoak igo behar izan dituzte, %20ko eta %30ko aldapak. Eta gaur egin duen beroak probaren zailtasuna areagotu besterik ez du egin.
Maite Maiora primeran moldatu da ibilbidera zein berora eta hasieratik hartu du lasterketaren burua. Tartea atera die aurkariei eta bakarrik ailegatu da gailurrera. 43 minutu eta 50 segundoan osatu du igoera. Proba irabazi zuen aurreko bi edizioetan denbora hobeak egin zituen: 39:36, 2017an; eta, 39:46 2016an. Andrea Garay (46:07) sailkatu da bigarren gaurkoan eta Gabriela Sanchezek (47:09) egin du hirugarren.
Gizonezkoetan bi kantabriaer izan dira azkarrenak. Ivan Cuestak irabazi du proba, 36 minutu eta 49 segundoko denbora eginda. Diego Diaz (36:54) sailkatu da bigarren postuan eta Iñigo Larizek egin du hirugarren, 37 minutu eta 27 segundoko denborarekin. Igoera ausarta egin du elgoibartarrak lasterketa buruan erritmoa ezartzen ahaleginduz, baina hirugarren postua lortu du, hirugarren urtez jarrian.
∞ Lotura duten albisteak:
- Maite Maiora nagusi Fuente De-ko kilometro bertikalean; Lariz eta Lendinez podiumean (2017-06-11)
- Maite Maiora mendaroarrak, garaipena eta errekorra Zegama-Aizkorri mendi maratoian (2017-05-28)
- Maite Maiorak bigarren egin du Zegama-Aizkorriko kilometro bertikalean (2017-05-26)
- Maite Maiora eta Iñigo Lariz igoera bertikalen Espainiako Txapeldun (2017-05-21)
- Maite Maiorak irabazi du Kilometro Bertikalen Espainiako txapelketa (2016-06-19)
- Garaipena eta errekorra, bigarren urtez jarraian, Larizentzat Fuente Dé-ko kilometro bertikalean (2014-06-08)
- Garaipena eta errekorra Iñigo Larizentzat Fuente Dé-ko kilometro bertikalean (2013-06-10)