Barruetabeña ahizpak eta Gorka Lizarralde eta Markel Portu gailendu dira pala txapelketetan

Barren.eus 2018ko eka. 24a, 08:50

Mutrikuko Barruetabeña ahizpek irabazi dute Elgoibarko Emakumezkoen Binakako 7. Pala Txapelketa. Gizonezkoen hirugarren Pala Txapelketan berriz, Gorka Lizarralde eta Markel Portu gailendu ziren mendaroaren arteko finalean.

Lau pilotari mutrikuar ailegatu ziren emakumeen binakako pala txapelketaren zazpigarren edizioko finalera eta iazko buru berdinean amaitu zuten irabazleen txapelek, Maite eta Iratxe Barruetabeña ahizpen buruan, hain zuzen ere. Nagusitasunez irabazi zuten Idoia Arrillagaren eta Eva Ibarrolaren aurkako finala, 22-14ko emaitzarekin.

Gizonezkoen hirugarren edizioko finala, berriz, mendaroarren arteko lehia izan zen. Partida parekatua jokatu zuten Gorka Lizarraldek eta Markel Portuk Asier Larrañagaren eta Iraitz Ferreiraren aurka. Azkenean Lizarraldek eta Portuki 22-15 irabazi zuten partida.

Afariak ere zozketatu zituzten antolatzaileek. 533 zenbakiaren jabeak irabaziko du Sigma jatetxean afaria. 2.338 zenbakia da erreserbakoa. Ibai Ondo erretiko afaria, berriz, 338 zenbakiaren jabeak irabaziko du (2.657 zenbakia da erreserbakoa)

ARGAZKI-BILDUMA: Pala Txapelketetako finalak

2018 06 22 pala finalak elgoibar kalegoen emak

2018 06 22 pala finalak elgoibar kalegoen giz

 pala finalak elgoibar kalegoen faili arg

Lotura duten albisteak: