San Pedroko Enduro txapelketa jokatuko dute Idotorben, zapatuan eta domekan

Barren.eus 2018ko eka. 23a, 12:54

Urnobitza Kirol Klubak antolatuta, San Pedroko II. Enduro Txapelketa jokatuko dute gaur eta bihar Idotorben, auzoko jaien barruan. Iraupen Enduroko Euskadiko Txapelketarako proba puntuagarria izango da.

Iraupen modalitateko Enduro txapelketa izango da San Pedroko II. Enduro Txapelketa, egun batean jokatu beharrean bi egunetan jokatuko baitute. Zapatuan 15:00etan irtengo da lehen pilotua. Idotorbeko eta Aiastiako mendietan barrena 28 kilometromko ibilbideari hiru itzuli eman beharko dizkiote, eta itzuli bakoitzean erlojuaren aurkako bost minutuko bi proba osatu beharko dituzte zirkuitu batean. 20:00etan izango da sari banaketa ekitaldia.
Domekan 9:30ean irtengo da lehen parte hartzailea eta aurreko eguneko lan eta ibilbide berdina egin beharko dute. Sari banaketa 14:30ak ingururako egitea aurreikusten dute antolatzaileek, Urnobitza Kirol Klubeko kideek. Iraupen Enduroko Euskadiko Txapelketarako (ikus probak -PDF-) proba puntuagarria izango da Idotorben jokatuko dutena.

Iaz, Markos Beraza pilotu nafarrak irabazi zuen San Pedroko estreinako Enduroa.

Enduroa motocross eta trialaren arteko nahasketa modukoa da. Motocrossaren abiadura trialaren teknikarekin nahasten da. Zirkuitu batean egiten da, eta zehaztutako ibilbidea denbora jakin baten barruan egin behar da. Erresistentzia proba da.

Idotorbeko San Pedro jaiaki ospatzeko antolatu duten lehen ejintza izango da Enduroa. Gainerako ekintzak, baina, eguenetik aurrera hasiko dira. Hona hemen egitarau osoa:

2018 06 22 Idotorbe sanpedroak egitaraua2018