Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2018 06 20 kirol jolas gunea mendaro gimnasiaMendaron, jolaserako eta kirolerako gune berri bat izango dute hemendik aurrera, Ospitalaren azpi aldean. Oraindik hainbat lantxo - padel kantxa amaitzea, ur txorrotak martxan jartzea, erabilera anitzeko gune inguruko sarea jartzea...- egiteko badaude ere, jadanik erabilgarri dago.

Kirolerako eta jolaserako gune honen aurrekontua 627.000 eurokoa da, eta Eusko Jaurlaritzaren 320.000 euroko Leader dirulaguntza jaso du. 3.400 metro koadro ditu eta bi zatitan banatuta dago.

  • Lehenengoa kirolera bideratu dute eta bertan izango dira estalitako padel pista, mini-skate-a, erabilera anitzeko kantxa, gimnasiarako hainbat aparatu (padel pistako aterpean) eta automatikoki garbitzen den komuna.
  • Bigarrena, berriz, aisialdirako da. Han, udan jolasteko ur txorrotak, bankoak eta mahaiak eta iturria egongo dira. Bestalde, Andoneikua kaleko aldapan dagoen sarbidea (zig-zag), urteen poderioz hondoratuta geratu da gune batzuetan, eta proiektu honetan konponketak egin dira irisgarritasuna errazteko.

• Padel pistaren erretserba
Padel kantxaren erretserba Mini-skate eta erabilera anitzeko pisten zein gimnasia makinen erabilera librea izango da. Padel pista erabiltzeko, ordea, aurrez erretserba egin beharko da udaletxean, frontoia erabiltzeko egiten den bezela. Erabilera noizbehinkakoa bada, Uztargin edo Lagun Betikoak tabernetan egin ahal izango da eskaera eta han jaso kantxa irekitzeko giltza eta argia pizteko txanpona. Kirol gune berrian ez dute aldagelarik ipini, baina gertu egonik frontoikoak erabil daitezkeela jakinarazi dute.
Mendarok oinarrizko kirol ekipamendua baduenez (estalitako pilotalekua), ohikoa ez den kirol eta aisialdi gunea eraiki nahi izan dute bizilagun guztiek kirola egiteko aukera izan dezaten herrian bertan. Bestalde, “eskualdeko ekipamenduak ere sustatu nahi dira, esaterako, Elgoibarko kiroldegia, eginiko inbertsioa optimizatuz eta zerbitzuen kudeaketa mankomunatua bultzatuz”, esan du Mendaroko alkateak.
Aldaketak Goñati eraikinean
Aisialdirako eta kirolerako gune berri honi jarraitzeko proiektuak beste osagai bat izango du aurrerago Goñati eraikinean, gaur egun ludoteka, pediatraren kontsulta eta anbulategia dauden lekuan. Asmoa da eraikina hustea eta guztia kiroletarako egokitzea. Proiektua martxan da eta momentuz, ludoteka, Azpilgoeta auzoko Zelaikua plazara aldatuko dute Udalak han duen eraikina egokitutakoan. Hirugarren solairu horretan, gimnasioa eta spining gelatxo bat jarriko dute; aldagelak eta dutxak behean.

ARGAZKI-BILDUMA: Mendaroko kirolerako eta aisialdirako gunea, argazkitan

2018 06 20 kirol jolas gunea mendaro 1

2018 06 20 kirol jolas gunea mendaro skate

2018 06 20 kirol jolas gunea mendaro padel

2018 06 20 kirol jolas gunea mendaro gimnasia txorrotak

 

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza