Mendaroarrak eta mutrikuarrak ailegatu dira gizonezkoen eta emakumezkoen pala txapelketetako finaletara

Barren.eus 2018ko eka. 21a, 10:00

Emakumezkoen eta gizonezkoen binakako pala txapelketetako finalerdiak jokatu zituzten martitzenean. Emakumezkoetan Mutrikuko bi bikote sailkatu dira finalerako eta gizonezkoen finalean lau mendaroar arituko dira. Barixaku honetan, ekainaren 22an, jokatuko dituzte finalak.

Idoia Arrillagak eta Eva Ibarrolak egungo txapeldunen aurka, Maite eta Iratxe Barruetabeña ahizpen aurka jokatuko dute emakumeen binakako pala txapelketaren zazpigarren edizioko finala, barixakuan, 18:00etatik aurrera, Kalegoen plazako frontoian (euria egingo balu, Ikastolako frontoian). Gizonezkoen hirugarren edizioko finala, berriz, mendaroarren arteko lehia izango da. Gorka Lizarraldek eta Markel Portuk Asier Larrañagaren eta Iraitz Ferreiraren aurka jokatuko dute. (argazki-bilduma)

• Emakumezkoen finalerdietako emaitzak

  • Nere Oñederra/Enara Gorostiza 14 - Idoia Arrillaga/Eva Barriola 22
  • Maite Barruetabeña/Iratxe Barruetabeña 22 - Olatz Txurruka/Lara Urain 20

• Gizonezkoen finalerdietako emaitzak

  • Gorka Lizarralde/Markel Portu 22 - Asier Jauregi/Unai Etxeberria 15
  • Asier Gurrutxaga/Sergio Martinez 12 - Asier Larrañaga/Iraitz Ferreira 22

2018 06 19 pala txap elgoibar mendaroarra finalerdia

Lotura duten albisteak: