Lehia politak ikusi ziren Lagunak Pilota Txapelketako finaletan

Barren.eus 2018ko eka. 16a, 10:47

Lagunak pilota txapelketak baditu irabazleak. Aurtengoan 32 pilotari gaztetxo aritu dira lehian eta eguenean jokatu zituzten finalak, Kalegoen plazako frontoian.

Aurre benjamin mailako finalean, hau da, zortzi urteko pilotarien artean, Oier Izagirrek 16-6 irabazi zion Julen Jausorori. Benjamin mailako (9-10 urte) finalean 16-13 irabazi zion Mikel Berguak Eneko Goikoetxeari, eta alebinen lehen urteko pilotarien arteko finalean Peru Bereziartuak 16-4 irabazi zion Beñat Iturriagari.
Eskuz banako finalen ostean, binakako finalak jokatu zituzten bigarren urteko alebinek eta infantilek. Lehen neurketan, Iker Izagirrek eta Beñat Basurtok osatutako bikoteak 18-12 irabazi zion Eneko Etxanizi eta Ibai Floresi. Azken partidan nagusitasunez irabazi zuten Danel Iriondok eta Alex Berguak. Lau ytantoan laga zituzten Beñat Jurado eta Iban Arrizabalaga.

2018 06 14 lagunak pilota finalak elgoibar kalegoen barren6

2018 06 14 lagunak pilota finalak elgoibar kalegoen barren

2018 06 14 lagunak pilota finalak elgoibar kalegoen barren2

2018 06 14 lagunak pilota finalak elgoibar kalegoen barren5

2018 06 14 lagunak pilota finalak elgoibar kalegoen barren1

2018 06 14 lagunak pilota finalak elgoibar kalegoen barren4