Udal Kirol Patronatuak bost aparatu berri erosi ditu Mintxetako eta Olaizagako muskulazio geletarako

Barren.eus 2018ko eka. 14a, 12:31

Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak jakitera eman duenez, giharrak lantzeko bost makina berri erosi dituzte Mintxetako eta Olaizagako muskulazio geletan eskaintzen duten zerbitzua hobetzen jarraitzeko asmoarekin.

"Bazkideei eskaintzen zaien zerbitzua hobetzen jarraitzeko asmoz, Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak Mintxetako eta Olaizagako Muskulazio geletako aparatuak berritzen doa, pixkanaka", azaldu dute Udal Kirol Patronatuko arduradunek. Bost aparatu berri erosi dituzte oran. Horietariko lau Mintxetako muskulazio gelan jarriko dituzte, besteak beste, hanketako giharrak lantzeko bi aparatu, bularra lantzeko bat eta arrauna egiteko beste bat. Olaizaga kiroldegian dagoen gelan, berriz, arrauna egiteko makina bat jarriko dute.

Muskulazio gela makina berriak mintxeta

Muskulazio gela makina berriak mintxeta elgoibar