C.D. Elgoibar futbol klubaren maila eta talde bakoitzean gehien nabarmendu diren jokalariek sariak jaso zituzten denboraldia amaitzeko antolatu zuten bazkarian. Talde bakoitzeko jokalari erregularrena eta konpromiso handiena erakutsi duena saritu zituen klubak. Sari nagusi bat ere banatu zuten klubeko jokalari guztiak kontuan hartuta konprometituena izan den jokalariari, hain zuzen, eta Paul Lariosi eman zioten saria. Hona gainerako sarituen zerrenda (sarituen argazkiak hemen):
Alebinak
- Jokalari erregularena: Yeray Dobarro
- Konpromiso gehien erakutsi duena: Jon Diez
Infantil Txiki
- Jokalari erregularena: Iker Izagirre
- Konpromiso gehien erakutsi duena: Iker Simon
Ohorezko Infantilak
- Jokalari erregularena: Julen Oteo
- Konpromiso gehien erakutsi duena: Andoni
Lehen Mailako kadeteak
- Jokalari erregularena: Unai Sanchez
- Konpromiso gehien erakutsi duena: Asier Oñederra
Ohorezko Kadeteak
- Jokalari erregularena: Jacint Arrizabalaga
- Konpromiso gehien erakutsi duena: Iñigo Oteo
Lehen Mailako jubenilak
- Jokalari erregularena: Ibon Alonso
- Konpromiso gehien erakutsi duena: Eneko Gonzalez
Ohorezko jubenilak
- Jokalari erregularena: Julen Guillo
- Konpromiso gehien erakutsi duena: Paul Fernandez
Erregionala
- Jokalari erregularena: Ander Aranbarri
- Konpromiso gehien erakutsi duena: Ander Zapata
Haundi
- Jokalari erregularena: Unai Mendikute
- Konpromiso gehien erakutsi duena: Julen Anosalde
• Portugalete eta Durango taldeen esku dago Haundi mailaz igotzea
Talde guztiek denboraldia amaitu badute ere, Haundik mailaz igotzeko itxaropena bizirik mantentzen du. Izan ere, bete da lehen baldintza: Ordiziak Hirugarren Mailara igotzeko kanporaketa irabaztea. Orain, bigarren baldintza bete behar da, Portugalete edo Cultural de Durango euskal taldeak Bigarren B Mailara igotzea. Bi taldeek orain arteko igoerako kanporaketa guztiak gainditu dituzte eta azken kanporaketa jokatuko dute asteburu honetan hasita. C.D. Castellon eta U.D. San Fernando taldeak izango dituzte aurkari, hurrenez hurren. Bi euskal taldeetako batek igoera lortuko balu, Haundik eta Ordiziak ere lortuko lukete igoera. Phorezko Erregional Mailara itzuliko litzateke Haundi eta Hirugarren Mailara Ordiziako taldea.