Lagunak Pilota Txapelketako finalak, eguenean

Barren.eus 2018ko eka. 13a, 12:32

Gaztetxoentzako pilota txapelketa antolatu du, beste urte batez, Lagunak Pilota Eskolak. 32 pilotari aritu dira lehian eta eguen arratsaldean, ekainaren 14an, jokatuko dituzte finalak. Hona finalerako sailkatu diren pilotariak.

16:00etan hasiko da lehen finala, eskuz banaka, aurre benjamin mailako pilotariena. Oier Izagirrek eta Julen Jausorok jokatuko dute elkarren aurka. Benjaminen finalean Eneko Goikoetxea eta Mikel Bergua ailegatu dira finalera. Alebinen finalean Beñat Iturriagak Peru Bereziartuaren aurka jokatuko du.

Bigarren urteko alebinak binaka aritu dira eta Iker Izagirrek eta Beñat Basurtok osautako bikoteak Eneko Etxanizek eta Ibai Floresek osatutakoaren aurka jokatuko du. Infantilak ere binaka aritu dira eta Danel Iriondo eta Alex Bergua, batetik, eta Beñat Jurado eta Iban Arrizabalaga, bestetik, iritsi dira finalera.

Kalegoen plazako frontoian jokatuko dituzte finalak. Euria egingo balu, Ikastolako frontoian. 

2018 06 12 lagunak pilota elgoibar kalegoen 2