Emakumezkoen eta gizonezkoen pala txapelketen final-laurdenak jokatuko dituzte asteon

Barren.eus 2018ko eka. 12a, 09:48

Kanporaketa fasera ailegatu dira emakumezkoen eta gizonezkoen binakako pala txapelketak. Gaur eta eguenean jokatuko dituzte final-laurdenetako kanporaketak.

Emakumeen binakako zazpigarren pala txapelketan 16 bikotek eman zuten izena eta 28 bikotek gizonen hirugarren pala txapelketan. Joan den martxoan hasi ziren bi txapelketak eta iritsi dira kanporaketa fasera. Gaur (ekainak 12) eta eguenean jokatuko dituzte final-laurdenetako kanporaketak. Kalegoen plazan jokatzen dituzte partidak, eta euria denetan Ikastolako frontoian. Hona norgehiagokak:

Ekainak 12, martitzena

  • 18:45 Gorka Santamaria eta Mikel Orregi - Asier Jauregi eta Unai Etxeberria
  • 19:30 Martin Urigoitia eta Arkaitz Lozano - Gorka Lizarralde eta Markel Portu

Ekainak 14, eguena

  • 18:00 Iratxe astigarraga eta Monika Salegi - Nere Oñedera eta Enara Gorostiza
  • 18:30 Maite Barruetabeña eta Iratxe Barruetabeña - Amaia Loiola eta Alaitz Almortza
  • 19:00 Mikel Lopez eta Sergio Salgado - Asier Larrañaga eta Iraitz Ferreira
  • 19:45 Olatz Txurrula eta Lara Urain - Jone Loiola eta Itziar Larrinaga
  • 20:15 Yoli Mateos eta Vanesa Ortueta - Idoia Arrillaga eta Eva Ibarrola

• Finalak ekainaren 22an
Hurrengo astean amaituko dira bi txapelketak. Finalerdiak ekainaren 19an jokatuko dituzte, eta ekainaren 22an, barixakua, jokatuko dituzte finalak. Lagunak Pilota Eskolak antolatzen ditu txapelketak, Elgoibarko Udal Kirol Patronatua eta Berdintasun Sailaren laguntzarekin. Iaz Maite eta Iratxe Barruetabeña ahizpa mutrikuarrak gailendu ziren emakumezkoetan, eta Arroa Beheko Jokin Artetxek eta Zumaiako Josu Salegik jantzi zituzten irabazlearen txapelak gizonezkoetan.

Lotura duten albisteak: