Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2018 06 07 joseba etxeberria elgoibar tenerife berrituJoseba Etxeberriak Bigarren Mailako C.D. Tenerife futbol taldearekin zuen hitzarmena berritu eta kanarietan jarraituko du entrenatzaile hurrengo denboraldian. Iñigo Arriolak ere irletan topatu du lana, balear uharteetan baina. Bigarren B Mailako Atletico Baleares taldeko bigarren entrenatzailea izango da.

Denboraldiaren erdi aldera, otsailean, ailegatu zen Joseba Etxeberria C.D. Tenerifera. Jaitsiera posturetatik puntu batera zegoela hartu zuen Tenerife taldea entrenatzeko ardura eta 11. postuan amaitu zuten denboraldia. Etxeberriak urtebeterako berritu du kontratua Teneriferekin eta taldea bere nahierara osatzeko aukera izango du hurrengo denboraldirako. Elgoibartarrak 2019ra arte zeukan kontratua Athleticekin, baina elkarrekin zuten lotura eten egin zutela jakinarazi zuten bi aldeek maiatzean. Elgoibartarra Athleticeko jubenilen eta Basconiako entrenatzailea izan zen; horrez gain, Ernesto Valverderen talde teknikoaren kidea izan zen. Tenerifera joan aurretik Amorebieta taldea entrenatzen ari zen, Bigarren B Mailan.

• Iñigo Arriola Manix Mandiolaren laguntzaile
Iñigo Arriola elgoibartarraren entrenatzaile ibilbidea "Manix" Mandiolarenari lotua egon da, eta halaxe izaten jarraituko du. Mandiolak Atletico Baleares taldea entrenatu du amaitu den denboraldian Bigarren B Mailan, eta hurrengoan ere bera izango da Palmako taldeko entrenatzaile nagusia. Ardura horretan bidelagun izango du Iñigo Arriola, bigarren entrenatzaile lanak beteko baititu. Mandiola Eibar, Alaves eta Tudelano taldeetako entrenatzaile izan zenean ere, Arriola ondoan izan zuen. Iñigo Arriola bederatzi urtean izan zen S.D. Eibar taldeko jokalaria eta beste sei urtean, etapa ezberdinetan, talde teknikoko kide.

2018 06 07 inigo arriola elgoibar baleares 2entr

BARREN 25 urte

BARREN 25 urte

GUREAN.EUS

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza