Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 04 28 eskubaloiegunaplazanSanlo eskubaloi kirol-taldeak jakinarazi duenez, bertan behera geratu da maiatzaren 1ean egitekoak ziren Eskubaloi Eguna eguraldiaren ondorioz.

Maiatzaren 1erako eguraldi iragarpenei kasu eginez, hirugarren Eskubaloi Eguna bertan behera lagatzea erabaki du Sanlok. “Barixakurako iragarpenen arabera %70 inguruko aukera dago euria egiteko, eta ezin gara ordura arte zerura begira egon, gertatuko denaren zain”, jakinarazi dute. Iaz ere arazo bera izan zuten eguraldiarekin.

Eskubaloi Egunarekin zer egin erabakitzeko batu dira antolatzaileak eta Sanlo Festa ospatuko duten egunera arte atzeratzea erabaki dute. Ekainean izango da. Horretarako, baina, Udal Kirol Patronatuko arduradunekin batu beharko dute aurrez, aukerarik dagoen adosteko. 

Sanloko arduradunek barkamena eskatu diete izena emanda zeuden 90 neska-mutilei, “sortutako endreduagatik”. 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza