Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2018 06 06 nahia legorburu sanlo elgoibar inaki aragonNahia Legorburuk eta June Loidik Tecnifuellerekin egin duten denboraldi aparta ez da ustekabean pasa, eta emakumezkoen senior mailako Euskadiko Eskubaloi Selekzioaren deia jaso dute Lau Nazio Txapelketa jokatzeko. Era berean, Sanloko hamabost jokalarik jaso dute Gipuzkoako eskubaloi selekzioaren deia.

Senior mailako Euskadiko eskubaloi selekzioak Emakumezko 4 Nazio Txapelketaren 10. edizioa jokatuko du Galizian, asteburuan. Euskadiko taldeak Katalunia, Ginea eta Galiziako selekzioak izango ditu aurkari. 

Joseba Rodriguez eta Mikel Alzaga hautatzaileek jokalari gazteen aldeko apostua egin behar izan dute ohikoak diren jokalari batzuek ezin dutelako selekzioarekin jokatu eta junior mailako bost euskal jokalari Munduko Txapelketa jokatzeko deitu dituztelako. Hala, jubenil mailan diharduten zortzi jokalari sartu dituzte euskal selekzioaren deialdian. Horien artean dira Sanloko Tecnifuelle taldeko bi jokalari: June Loidi eta Nahia Legorburu. Esperientzia handiko jokalarien alboan jokatu eta ikasteko aukera izango dute Legorburuk eta Loidik. Gazteekin batera, Alba Menéndez, Esther Arrojería, Ane Encina, Andrea Zaldua (Bera Bera), Nayla de Andrés, Maddi Aalla (Zuazo), Irati Holgado (Sporting La Rioja) eta Izei Permach (Aiala ZKE) jokalariekin osatu dute deialdia.
• Sanloko hamabost jokalari Gipuzkoako selekzioarekin
Sanloko jokalari gehiago ere deitu dituzte selekzioek, kasu honetan Gipuzkoako selekzioak. Euskadi eta Nafarroako Lurralde Selekzioen Txapelketa jokatu zen ekainaren 2an Gasteizen, eta Sanloko hamabi jokalarik hartu zuten parte. Kadete nesken Gipuzkoako selekzioarekin jokatu zuten Nerea Cintok, Lore Iriondok, Miren Armentiak eta Ane Arregik. Jubenil nesken taldean, berriz, Yune Bermejo, Nerea Iraola, Nahia Legorburu, June Beitia eta Maddi Goñi izan ziren Sanloko ordezkariak. Azkenik, jubenil mutilen Gipuzkoako selekzioarekin aritu ziren Kimetz Bergaretxe, Iñigo Elustondo eta Julen Urruzola. Era berean, June Zubiaurrek, Irune Arriolak eta Olatz Cintok Gipuzkoako selekzioarekin jokatuko dute Corpus txapelketa, Oñatin.

sanlo gipuzkoako selek 5 elgoibar

2018 06 06 sanlo gipuzkoako selek 5 elgoibar 4

sanlo gipuzkoako selek 5 elgoibar jub mut

sanlo gipuzkoako selek 5 elgoibar onatin 3

*Argazkiak: Sanlo.

GUREAN.EUS

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza