Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2018 06 02 raid debabarrena morkaiko elgoibar manu sanchez irteera idotorbeDebabarreneko laugarren orientazio raidean 82 lagunek hartu zuten parte. Gizonezkoetan Ibarrako Beñat Doyharzabalek eta Arteako Gaizka Agirrek osatutako Euskal Raid Aralar taldea gailendu zen, eta iaz lortutako garaipena errepikatu zuten emakumezkoetan Gatikako Ainhoa Del Campok eta Bilboko Silvia Irastorzak. Asier Basurto eta Beñat Bollar izan ziren lehen elgoibartarrak.

Euskal Raid Aralar taldeak sei ordu, 55 minutu eta 44 segundokoko denbora eginda eta 102 puntu eskuratuta irabazi zuen Debabarrenako laugarren raida, Abenturetako Raiden Iparraldeko Ligako (LINRA gazteleraz) proba puntuagarria. Ainhoa Del Campok eta Silvia Irastorzak (Sagondo Raid) sei ordu, 58 minutu erta 27 segundoan osatu zuten proba eta 66 puntu lortu zituzten probetan. Talde mistoetan, Bilboko Inma Ovejerok eta Getxoko Roberto Castillok osatutako Hino Deluxe taldea izan zen onena. Elgoibartarrei dagokionez, Petrus Edam taldea osatu zuten Asier Basurto eta Beñat Bollar laugarren postuan sailkatu ziren gizonezkoen sailkapen nagusian.
Aurten Idotorben izan du irteera Morkaikok antolatutako probak. Idotorben bertan egin zuten lehen proba, eta amaitu ostean mendiko bizikletan joan ziren Arnoate baserriraino. Arnoaten bizikletak laga eta Kostolamendi inguruan argazki bidezko orientazio proba bat egin zuten. Ondoren, Arno mendikateko baso, ertz eta zelaietan barrena egin zuten trekking proba eta baita espeleologia proba ikusgarri bat ere, Basarteko leizean. Trekking proba amaitu eta gero, berriro bizikletak hartu eta Mendaroraino jaitsi ziren parte hartzaileak. Han, bikoteko partaide batek orientazio proba bat egiten zuen bitartean, beste bikotekideak hiru gol sartu behar zituen porteria batean bizikleta gainetik jaitsi gabe. Antolatzaileek azaldu dutenez, gutxik lortu zituzten gol denak sartzea, eta puntuak eskuratzeko lokotx biltzea, saku lasterketa eta arraultza lasterketa bezalako probak egin behar izan zituzten. Mendarotik Elgoibarrera itzuli ziren parte hartzaileak, Mintxetan amaitu behar baitzuten raida, 17:00etarako. (ikus sailkapenak)
• 82 lagun familientzako raidean
Iaz moduan, familian egiteko raida ere antolatu zuen Morkaikok. 82 lagunek hartu zuten parte. Talde bakoitzak antolatzaileek Idotorbeko hainbat lekutan jarri zituzten balizak topatu behar zituzten mapa bat erabiliz. Aubixan, slackline eta eskualoi proba bereziak egin ahal izan zituzten eta San Pedro baseliza ingurura bueltatzean, Hiru txirlo, norabideetan oinarrituriko mikroorientazio eta mendiko bizikletako proba bereziak ere egin zituzten haur eta gurasoek.
Bi ordu etrta erdi inguruko bilaketa, joko, lasterkaldi eta orientazio momentu dibertigarri ugariren ondoren, probaren inguruko komentario eta bitxikeria guztien inguruan berba egiteko aukera izan zuten amaieran, Morkaikokoek eskainitako mokadutxoen inguruan batuta.

*Argazkiak: Manu Sanchez.

2018 06 02 raid debabarrena morkaiko elgoibar manu sanchez irteera

2018 06 02 raid debabarrena morkaiko elgoibar manu sanchez 2

2018 06 02 raid debabarrena morkaiko elgoibar manu sanchez

2018 06 02 raid debabarrena morkaiko elgoibar manu sanchez mapa2

raid debabarrena morkaiko elgoibar manu sanchez herrikoak

2018 06 02 raid debabarrena morkaiko elgoibar manu sanchez mapa

2018 06 02 raid debabarrena morkaiko elgoibar manu sanchez lokatza

2018 06 02 raid debabarrena morkaiko elgoibar manu sanchez familiarra irteera

2018 06 02 raid debabarrena morkaiko elgoibar manu sanchez familiarra 1

2018 06 02 raid debabarrena morkaiko elgoibar manu sanchez familiarra

2018 06 02 raid debabarrena morkaiko elgoibar manu sanchez familiarra 2

 

Lotura duten albisteak:

GUREAN.EUS

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza