Goikoetxek eta Peñak Imanol Illarramendi Kortaberri aiarraren eta Mikel Lopetegi Urra zarauztarraren aurka jokatu zuten finala. Elgoibartarrak eta aizarnazabaldarrak 94 altxaldi egin zituzten eta 92 altxalditan gelditu ziren aurkariak.
Elgetan bizi den harrijasotzaile elgoibartarrak eta Xabier Peñak txapelketa bikaina osatu dute. Sailkapen nagusiko lehen postuan ailegatu ziren finalera, bien artean 18.889 kilo altxatuta, eta finalean ere lortu zuten aurreko jardunaldietan erakutsitako mailari eustea.
Zazpi urtean harrijasotzea lagata izan ostean duela pare bat urte ekin zion berriro prestatzeari Imanol Albizu Goikoetxek.