Idotorbetik abiatuko da Morkaikok antolatu duen Debabarrenako Raida

Barren.eus 2018ko mai. 31a, 14:27

Morkaiko mendi taldeak antolatuta, Debabarreneko laugarren orientazio raida jokatuko dute Elgoibarren zapatuan, ekainaren 2an. Aurten Idotorbe auzoan izango da probaren irteera eta parte hartzaileei egiten dieten harrera.

Kirolariek 18 kilometroko trekking bat eta 40 kilometroko mendi bizikletako proba ere osatu beharko dituzte. Egin beharko dituzten proba berezien artean, espeleologia proba bat izango da berritasun nagusienetakoa, hautazko proba izango bada ere. Hala, koba barruan rappel bat edo beste egin beharko dute partaideek. Abilezia proba bat ere antolatu dute eta argazki bat erabiliz orientazioa lantzeko beste bat ere bai. Aurten ere, Abenturetako Raiden Iparraldeko Ligako proba puntugarria izango da. 10:00etan hasiko da raida.
Iaz hasitako bidetik, Familiar izeneko modalitatean parte hartzeko aukera dute guraso eta seme-alabek. Orientaziorako gaitasun apalekin ere egiteko moduko proba izango dela azaldu dute, eta familiak animatu dituzte parte hartzera. 11:00etan hasiko da. Informazio osoagoa: debabarrenaraid.wordpress.com web orrian.

2018 05 31 2017 05 06 raid elgoibar irteera

 Lotura duten albisteak: