Jokatutako 11 partidetan 26 puntu batu zituen Abadiñoko taldeak. Arrasate Arlutz taldea sailkatu zen bigarren postuan, 24 punturekin eta Anaitasuna Kakuke taldeak eskuratu zuen hirugarren postua.
Elgoibarko bi talde lehiatu ziren Elgoibarko Xake Taldeak antolatutako txapelketan. Zubi Ondo Elgoibar B taldea zazpigarren postuan sailkatu zen eta 11. postuan Elgoibar C taldea.