Nerea Sasiain eta Martin Hernandez atletak deitu dituzte Espainiako eta Euskadiko selekzioek  

Barren.eus 2018ko mai. 24a, 14:51

Espainiako atletismo selekzioarekin aritzeko deitu dute estreinakoz Mintxetako antxitxikari Nerea Sasiain. Era berean, Sasiain bera eta Martin Hernandez Beitia Euskadiko selekzioak ere deitu ditu.

Espainiako atletismo selekzioak Portugalgo Abrantes hirian, ekainaren 2an, jokatuko duten Copa Ibérica sub18 Portugal-España txapelketan lehiatzeko deitu du Nerea Sasiain elgoibartarra. Sasian eta Laura Centella kataluniarra izango dira Espainiako ordezkariak 400 metroko lasterketan. 55.95 segundoko marka dauka Centellak eta 56.62 segundokoa elgoibartarrak. Distantzia bereko errelebo mistoan ere hartuko du parte Mintxetako korrikalariak. (ikus deialdia)

Espainako selekzioaren deiaz gainera, Euskadikoarena ere jaso du Sasiainek, Martin Hernandez taldekideak bezalaxe. Ekainaren 9an Ciudad Realen jokatuko duten 18 urtez azpikoen Espainiako Federazio Autonomikoen arteko Txapelketan lehiatzeko deitu dituzte Mintxetako bi atletak. Sasiain 200 metroko lasterketan lehiatzeko eta Martin Hernandez 400 metrokoan. Biek, gainera, 4x400 metroko errelebo mixtoan hartuko dute parte, hau da, Mintxetako bi atletek osatuko dute lauko taldea, distantzia honetan taldeak duen maila eta indarraren erakusgarri.

2018 05 24 mintxeta atletismo martin hernandez nerea sasiain