Mailari eutsi dio Viento Sur Saskibaloi taldeak

Barren.eus 2018ko mai. 24a, 10:35

Gipuzkoako Lehen Mailan lehiatuko da hurrengo denboraldian ere Viento Sur saskibaloi taldea. Kostata eutsi dio, ordea, mailari.

Liga Txapelketa 11. postuan amaitu zuten elgoibartarrek (13. eta 14. sailkatuak jaitsi dira) eta 12. sailkatuaren aurka jokatu dute mailari eusteko kanporaketa, Donostiako Take Orbela taldearen aurka. Donostian jokatu zuten joaneko partidan, elgoibartarrek 55-64 irabazi zuten, baina itzulerako partidan 49-52 galdu zuten, joan den zapatuan Olaizaga kiroldegian. Hala, joaneko partidan lortu zuten bederatzi puntuko aldea erabakigarria izan da mailari eusteko. Viento Surrek iaz lortu zuen mailaz igotzea eta aurten igarri dute aldea. Bederatzi partida irabazi eta hamazazpi galdu dituzte.

∞Lotura duten albisteak: